IXA Informatikari Euskaldunen Taldea
- EHUko Informatika fakultateko euskaldun koadrila, hizkuntzalari batzuk lagun dituztela, euskararen prozesamenduan jo ta ke dihardutenak.
Agirre, Eneko - Euskal informatikaria. Wordnet proiektua eta euskara uztartzeko lanean dihardu
Aholab - Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) lantaldea: euskarazko hots sintetikoa garatzeko proiektuetan dabiltza.
Ametzagaiņa Taldea - ASP informatika enpresak (Adur Software Products), Antza inprimategiak eta Argia aldizkariak osatutako taldea. Helburua: teknologia ikertu eta produktuak garatu, Internet eta multimedia alorretan.
Euskal Party - Donostiako Anoeta belodromoan, 1999ko uztailaren 23tik 25era. Informatika zaleen biltzar handia.
Euskara.811 birusa - Ordenadoreak kutsatzen dituen birus euskalduna. Pantailan mezu hau agerrarazten du: Milaka urtez eutsi dugu eta milaka urtez eutsiko. Euskara, Jalgi Hadi Plazara.
Ez da Arroba! - Gaztelaniaz @ ikurrari "arroba" deitzen zaio, baina ruskaraz zein izen eduki beharko luke ikur honek? Gunearen egilea arrobaren kontra dago, noski.
Konekta Zaitez ekimena - EAE-ko biztanleentzat, 25.000 pezetako laguntza eta maileguetan erraztasunak ordenagailua erosteko. Konekta Zaitez-en helburua Euskadin Informazioaren Gizartearen garapenerako laguntzea da, herritar guztiei Interneterako sarbidea erraztuz, sarera konektatutako ordenadoreak erosteko prezioa arrazoizkoa egiten duen jarduketaren bidez.