Euskarazko software katalogoa
- UEU-ren eskutik: software orokorra, aplikazioak, edukin-aurkezpenerako CD-ROM multimedia, eta atal bereizi baten hezkuntzako softwarea.
All4you - Freeware aplikazioak, nazioarteko gune batean, baina euskaraz azalduta.
Batera pantaila-babeslea - PC-rako, presoekin elkartasunean, zure ordenadore irudi erreibindikatiboz beteko dizu. Hartu, instalatu eta zabaldu.
Eki Software - Oiartzundik, diseinua, programazioa eta software programatxoak.
ESI - Software Institutu Europarra - Zamudioko Parkean kokatua. Ingelesa da lan hizkuntza European Software Institute delako honetan, baina orri honetan informazio apur bat aurkituko duzu euskaraz.
Euskararen Hotsak - Euskararen Hotsak lanak euskal hizkuntzaren hots propioak, euskalki denak kontutan hartuz, medio anitzeko euskarrian aurkeztea du helburua. Deustuko unibertsitatetik ekoiztu den CD-ROM bat.
Genesis taldea - Genesis informatika gustatzen zaien pertsonen laguntalde bat da (demogroup bat, esan ohi denez). Guztion artean informatikarekin lotutako elkarlanak egitea erabaki dute, hala nola demoak, musika moduluak, animazioak, programazio liburutegiak, jokak...
Transparence egitasmoa - Softwarearen Berrebilpenerako Injenierutzako egitasmoa, Ametzagaiņa taldeko I + G atalean landua. Berrerabilpeneko teknikei dagokienez plataformen arteko eramangarritasuna lantzen ari da. Software-garapeneko sistemen aldetik, Xmaisu programa gehitu berri zaio Transparence inguruneari.